DENBORAREN TAUPADAK

SINOPSIA

Odei, bere maletarekin, fabrika zaharra dagoen tokira iritsi da. Baina, zerbait arraroa gertatzen ari da... Guztiak haserre bizi dira eta ez dute denborarik ezertarako! Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da: hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira. Kalejira bat egitea bururatu zaie arrazoiak ezagutzeko: Permin, kale garbitzaileak, malabareak egingo ditu, Marik gitarra eta Odeik txirula joko dute. Baina ez dute ezer topatzen...

Itzaletan ordea, Denboraren Lapurrak daude guztia ikusten. Ezin dute onartu gertatzen ari dena eta gure hiru lagunak arrapatzera abiatzen dira. Lortuko dute gure lagunak, gaixotasun arraro honetatik, haurrak askatzea?
Patata Tropikala Antzerkia Laborategiak berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko artelan bat gozatuko dugularik.