AZKEN EGUZKILOREA

SINOPSIA

Ongi Etorri baserriko Kattalin herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Beraz, Mari Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako arrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, Kattalin, mitologian murgilduko da haziko den Azken Eguzkilorea topatzeko. Bertan, Mari Jainkosa, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak eta Jentilak ezagutuko ditu, baita Gaueko beldurgarria ere.

Patata Tropikala Antzerkia Laborategiak berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu.