Menu

Sinopsia

Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, ausarta, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar du zapata hauek jantziko dituenak...

Amets gure protagonista, zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko da. Bertan, Rem ametsen munduko atezaina, ezagutuko du. Honek, ametsen mundua arriskuan dagoela ohartaraziko dio. Amets, gaiztoen makinatik salbatu beharko gaitu Lo aztia aurkitzen duen bitartean. Bestela guztiok hemendik aurrera irudimena galduko dugu eta robot eta makinetan bihurtuko gara, lortuko al du?

Patata tropikalak berriro ere izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, antzerkia, humorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko artelan bat gozatuko dugularik.

Bideoa

Kontaktua

Tel. 653 712 367

Email patatatropikala@gmail.com

Facebook-en antzezlan egitaraua eta informazio gehiago aurkitu duzu. Egin zaitez jarraitzaile.

 

facebook

Copyright © 2015 Patata tropikala

Diseinua MOstudio