Menu

Sinopsia

MAGIA , ANTZERKIA eta TXONTXONGILOAK tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten dugu, kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena. PIRATA GARRAPATAk bidai izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidai guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu: Indian, txirula magikoa aurkitu zuen...Australian, poltsa magikoa eta Errusian, era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen.

 

Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsazpean bizitakoa izan da. Gaur, egun berezia denez, era berezian kontatuko dugu istorioa.

 

Itsasoan murgilduko gara. Bertan BIXIGU BEGI GORRI, PLAKTON, PULPI olagarroa eta beste lagun asko ezagutuko ditugu. BIXIGU BEGIGORRIk ITSASOAN arazo izugarri bat dagoela kontatuko digu... Lortu ahal izango du, PIRATA GARRAPATAk, arazoa konpontzea? PATATA TROPIKALAk beste abentura batean murgiltzen gaitu, KUTSADURAk NATURAN duen eraginaz ohartzeko. Itsasoaren bizimodua ezagutuko dugu antzezlanarekin batera. KRISKITIN, KRASKITIN, LARROXA KRABELIN.... Aurrera!! Goazen ITSASOAN MURGILTZERA!!!

Kontaktua

Tel. 653 712 367

Email patatatropikala@gmail.com

Facebook-en antzezlan egitaraua eta informazio gehiago aurkitu duzu. Egin zaitez jarraitzaile.

 

facebook

Copyright © 2015 Patata tropikala

Diseinua MOstudio